Ikasleen Blogak’
ZINEBI hastera doa
Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldia bere 52. edizioa hastear dago.
Gehiago irakurri...EIKENBANK 2011 proiektua
Itziar Menak eta Zurine Pampliegak EIKENBANK 2011ko egitasmoaren aurkezpena egingo dute, urtarrilaren 3an, Bibliotekako Aretoan, goizeko 11etan.
Gehiago irakurri...Gurebook, liburu elektronikoen denda
Gurebook. Gure liburu elektronikoen denda” abian jarri zenetik, liburu elektronikoaren inguruko eztabaida bizi-bizi zabaldu da, batik bat zabalkuntzaren eta ereduen ingurukoa.
Gehiago irakurri...Literaturak arlo digitalean
Gaur eta bihar, abenduaren 16 eta 17an, ziber literaturari buruzko jardunaldia antolatu du Masterrak.
Gaurko saioan Laura Borrás eta Manuel del Rio arituko dira, 11etatik aurrera eta eguerdira arte. Bihar aldiz, eta ordutegi beraz, Eneko Agirrek “E-garoa proiektua” aurkeztuko digu. Bestetik Mikel Elortzak “www.armiarma.com Literatura gordailua proiektua” izango du mintzagai.
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen 25. gelan [...]
Web TV mintegia
Eman izena Interneteko telebistari buruzko mintegian!
Ikus-entzunezkoen eskaintza eta erabilera berriei buruzko informazioa trukatzeko eta eztabaidatzeko gunea izango da. Interneten aroan, telebistaren lan egiteko erak, edukien formatoak eta programazioak eta hauek gizarteratzeko moduak aldatu egin dira zeharo.
Zehaztasun gehiago: http://webtvmintegia.blogspot.com/
Hedabide bakarra aukeratzekotan…
Irla batera komunikabide bakarra eramateko baimena izango bazenu, zein aukeratuko zenuke?
Hori da, gutxi gora behera, CISek 2010ean egin zuen (2836 zenbakiduna) ikerketaldiaen galderetako bat.
Erantzunek, nola ez telebista jartzen zuten lehen postuetan (%50,2) baina gorako joeraz internet (%28) eta urtetik urtera antzerako preferentzia mailarekin irratia (%14,1). Egunkariek ez zuten lortzen %6tik [...]
Mikel Aiestaran kazetariaren hitzaldia
Gorka J. Palaziok blogean eta Vimeo-n utzi du Mikel Aiestaranen hitzaldia jasotzen duen bideoa. Pasahitza emailez pasako zaizue.
Gehiago irakurri...Kazetaritza mintzagai
“Kazetari-lanaren oraina eta geroa”. Horixe da, azaroaren 4an (osteguna) EHUko Kazetaritza Sailak antolatu duen mahai-inguruaren izenburua.
Berton izango dira Jose Felix Azurmendi kazetaria (prentsa, irrati eta EITBn hainbat ardura izan dituen profesionala) eta Xabier Letona “Argia” astekariko egungo zuzendaria. Ekitaldia 13:00etan izango da Liburutegi Zentraleko hitzaldi aretoan. Sarrera irekia da.
Gehiago irakurri...Mikel Reparaz, Parakaidismo Multimedia Ikastaroa
Eskola Irekia izeneko ekitaldien barruan, urriaren 27an, arratsaldeko 16:00etan, Mikel Reparaz (EITB) kazetariak Parakaidismo Multimedia izeneko ikastaroa emango du.
Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB Masterraren barruan antolatutako jardun honetara, fakultateko gainontzeko ikasle, irakasle eta ikertzaileei gonbitea luzatu nahi diegu.
Irakaslea: Mikel Reparaza (EITB)
Izenburua: Parakaidismo Multimedia Ikastaroa
Eguna: Urriaren 27an
Lekua: 3. Gelan; Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko lehen solairuan.
Ordua: 16.00etan
[...]
Gehiago irakurri...“Media in Basque”
“Euskarazko hedabideak” (Arana, Amezaga eta Azpillaga; EHU: 2010) izeneko liburua eskura dago sarean, doan.
NOR ikerketa taldeko hiru ikerlarik euskararen egoerari eta hizkuntza horretan ari diren hedabideei buruzko azterketa sakona egin dute.
Euskal Herriko egitura medioatikoaren eta, bereziki, euskarazkoaren egoera, audientzia eta edukia jorratzen dira liburuan. Euskarazkoaz gain, gazteleraz, ingeleraz eta frantsesezko bertsioak irakurri eta jeitsi daitezke honako helbide honetan: www.ehu.es/nor.
Gehiago irakurri...

