bloga
Ikus-entzunezko proiektuak
Topaguneak Benito Ansola Sariak antolatu du bigarren aldiz, ikus-entzunezkoen ekoizle gazteei laguntza emateko asmoz.
Deialdian parte hartu nahi duten gazteek, ikus-entzunezko lanak (fikzio, sorkuntza, animazio nahiz dokumentalak) egiteko proiektuak aurkeztu behar dituzte 2012ko irailaren 28a baino lehen. Aurkezten diren proiektuen artean 4.000 euroko bi sari banatuko dira, lan horiek ekoiztu [...]
Gernika 75
Bonbardaketaren urteurrrena dela-eta, twitter emanaldi berezia antolatu du EITBk. Multimedia Komunikazio Masterreko ikasle bat bertan lanean aritu da egun gogoangarri horren kontakizuna egiten. Teknologia berriak erabiliz gure historiaren mugarrietako bat sareratuz. http://www.eitb.com/eu/albisteak/sakonean/gernikako-bonbardaketa/
Gehiago irakurri...Ekintzailetasuna
Mercat Audiovisual de Catalunya delakoak beka batzuk deitu ditu ikus-entzunezko produktuak garatzeko. Ikuspegi teknologikotik zein edukian interesa duenak eska dezake diru laguntza hori. Hemen informazio gehiago: http://www.youtube.com/embed/uyLnafCX8oc
Eta oinarriak esteka honetan: www.audiovisualmac.com
Konbergentzia
Urrian izan zen jardunaldiaren ponentziak eskura ditugu dagoeneko. Digitalizazioaren garaian, komunikabideen arteko konbergentzia gai hartuta esan eta ikus-entzun zirenen berri honako helbidean: http://ehutb.ehu.es/es/serial/824.html
Gehiago irakurri...Praktikaldia
Multimedia Komunikazioa Masterraren bigarren etapa garrantzitsua praktikaldiarena da. Horretan sartzera goaz apirilarekin batera.
2011-2012 edizioan, masterreko hemezortzi ikasleak enpresa eta erakunde desberdinetan arituko dira 375 orduz beraien formakuntza lana borobiltzen. Besteak beste, Tabakalera, eitb.com, Elhuyar, Goiena, UPV/EHUren eta UEUren Komunikazio Sailak eta Udako Ikastaroak, Ahotsak, Berria, Etxepare Institutua, Argia, Codesyntax, Elhuyar, Oñatiko Udala eta EITB daude [...]
Ander Lipus Masterrean
“Ahotsa eta Gorputza” taller praktikoa antolatu du Masterrak, Ander Lipusen eskutik. Martxoaren 15ean, eta 4etatik aurrera, 9. gelan izango da.
Gehiago irakurri...Wikipedia egin eta erabili
UPV/EHUko Komunikazioi Fakultatean, martxoaren 5 eta 6an Dokumentazioari buruzko V. Jardunaldiak izango dira eta bertan Wikipediaren inguruko tailerrak antolatuko dira, arratsaldez (15:00 edo 15:30etatik aurrera; CATI Lab gelan; 3. pisuan).
Bi eguneko jardunean, Wikipediarako nola idatzi eta itzultzaile automatikorako Matxin programa nola dabilen erakutsiko da.
Aukera polita erabiltzaile izatetik egile izaterako bidea egiteko.
Idatzitakoa entzuteko softwarea
Lehendik ere baziren ordenagailu programa batzuk idatzitakoa entzuteko aukera ematen zizutenak. Testu bat idatzi (ala nonbaitetik kopiatu) eta software txiki horrek irakurri egiten zuen. Oraingo honek gainera euskaraz “daki”. Sartu testua eta egin froga bat, oso ahoskera txukuna du.
Programa helbide honetan dago: http://www.nuance.com/vocalizer5/flash/index.html
Hedabideen irudia eta audientzia
Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologiko Kabineteak kaleratu berri du hedabideen gaineko pertzepzioari eta erabilerari buruzko ikerketa lana (http://www.kulturklik.euskadi.net/lang/eu/hedabideak-prospekzio-soziolegikoen-kabinetea-%E2%80%93-eusko-jaurlaritzako-lehendakaritza-medios-de-comunicacion-gabinete-de-prospeccion-sociologica-presidencia-del-gobierno-vasco/). Bertan, datu zehatzez gain, komunikabideekiko harremana nola bizi dugun adierazten duten hainbat ideia ageri dira.
Gehiago irakurri...Community Manager ikastaroa
Masterreko ekitaldien artean, aurten, Community Manager ikastaro berezia antolatu dugu. Usoa Agirre irakasle modura hartuta, otsailaren 1. 2, 6 eta 7an, arratsaldeko 6-8, sare sozialen kudeaketaz arduratzen direnen zereginak landuko ditugu.
Gehiago irakurri...

