Izen ematea




Sarbiderako betekizunak:

  • Komunikazio-ikasketak eginik izatea:
    • Kazetaritzan lizentziaduna
    • Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna
    • Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziaduna
  • Komunikazio-ikasketak egin ez dituzten ikasleentzat plazen laurdena erreserbatuko da. Ikasleen onarpenerako honako hauek izango dira kontuan:
    • Komunikabideetako testuak egiteko gaitasuna
    • Komunikabideetan egindako lanen dossierra
  • Kasu guztietan sarbidea lortzeko ezinbesteko baldintza izango da lizentziatura euskaraz egin izana edo EGA edo baliokidea izatea.

Eskaerak aurkezteko:

Dokumentuak:

A. Ikasle guztiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute

  • NAN edo pasaportearen fotokopia.
  • Tituluaren fotokopia.
  • Egiaztagiri akademikoaren fotokopia, karrerako irakasgai guztien kalifikazioak eta deialdiak zehaztuta.
  • Lanen dossierra (egindako lanak edo argitalpenak)
  • Beste meritu batzuk.

B. Homologatu gabeko atzerriko titulazio bat duten ikasleek, aurretik aipatutakoaz gain, honako dokumentu hau aurkeztu beharko dute:

  • Tituluaren eta egiaztagiri akademikoaren zinpeko itzulpena, EAEko hizkuntza ofizialetako batean.

Informazioa eta dokumentuak aurkezteko lekua:

  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko idazkaritzan
  • Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Telefonoak: 94 601 3006 eta  94 601 5477 (Maria Pilar Martín) eta  94 601 5246 (Edorta Arana)