Zientzia dibulgazioa multimedia euskarrietan

Mota: Hautazkoa

Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu

Azalpena: Zientziaren eta teknologiaren eragina gero eta nabarmenagoa da gaur egungo gizartean. Sarritan gizartea bera baino bizkorrago doaz zientziaren eta teknologiaren aurrerapenak. Poztekoa dirudi egoerak, ikertzaileen lanak onurak besterik ezin ditzakeela ekarri uste delako. Eta, lan horren emaitzak sumatzen dira, baina ez dira behar bezala ezagutzen; besteak beste, ez direlako behar bezala gizarteratzen. Gizarteak ikertzaileen lanari buruzko informazio osoa jasotzeko eskubidea eta beharra du. Arrazoiak oso sinpleak: jakintzan gertatzen diren aldaketak barneratzeko nolabaiteko ezagutza zientifikoa beharrezkoa delako batetik ; ikertzaileen lana denon poltsikotik ordaintzen delako bestetik, eta lan horren ondorioak oso garrantzizkoak direlako guztion bizitzan. Gizarteak berak adierazi behar die agintariei zer ikertu, berak erabaki behar du, baina horretarako behar-beharrezkoa du uler dezakeen informazioa jasotzea.

Irakaskuntza-metodologia: Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:

  • Eskola magistralak (kreditu 1).
  • Mintegi-orduak (0,5 kreditu).
  • Ordenagailu-praktikak (1,5 kreditu).

Hiru kredituko hautazko irakasgaia da, testu informatiboen lanketarekin erlazioa duena.

Egitaraua:

  1. Zientzia zer den.
    1. Zientzia-testuen egituraketa.
    2. Metodo zientifikoa.
  2. Kazetaritza zientifikoa.
    1. Kazetaritza zientifikoa: kontzeptu orokorrak.
    2. Zientzia gizarteratzeko arazoak.
  3. Kazetaritza zientifikoaren iturriak.
    1. Zientziaren dibulgazioa Euskal Herrian.
    2. Erreferentziazko komunikabideak zientziaren dibulgazioan.
    3. Testu zientifikotik kazetaritzara.
    4. Iruzurra zientzian.
    5. CAF-Elhuyar Sariak.

Bibliografia:

Brumfiel, G. (2009). ‘Science journalism: Supplanting the old media’Nature 458, 274-277.

Calvo Hernando, Manuel: “Periodismo Científico”, editorial Paraninfo, Madrid, 1977; 2ª edición, 1992.

Dickson, D. (2004). ‘El periodismo científico debe mantener el espíritu crítico?. Quark 34. 117-122

Elías, C. (2002). ‘Influencia de las revistas de impacto en el periodismo científico y en la ciencia actual?. Reis.98. 123-138.

Elías, C. (2008). ‘Fundamentos del periodismo científico y divulgación mediática?. Alianza Editorial. Madrid.167.

European Commission. http://ec.europa.eu/research/conferences/2007/bcn2007/journalists_en.pdf.

European Research in the Media. ‘What do Media Professionals think?’.Bruselas. 2007.

Martinez Albertos Curso General de Redacción Periodística (edición revisada, 1992).

Meadows, A.J., y M.M. Hancock-Beaulieu: “La selección de la información científica por los medios de comunicación de masas”. “Arbor”, Madrid, noviembre-diciembre 1991.

Morin, Edgar: La mente bien ordenada, Seix Barral, 2000.

Murcott, T. (2009).’Science journalism: Toppling the priesthood?. Nature 459, 1054-1055.

Reis, José (1982): “O Caminho de um Divulgador”, en “Ciencia y Cultura”, S. Paulo, Junio.

Ziman, John (1981): La credibilidad de la ciencia. Alianza.