Multimedia produktuen kalitate linguistikoaren kudeaketarako irizpideak eta baliabideak
Mota: Hautazkoa
Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu
Azalpena: Ikasgai honetan kalitate linguistikoaren irizpide orokorrei erreparatzen diegu multimedia testuinguruari egokiturik. Kalitate-sistema bat ezartzeko orduan, lehenik eta behin, zehaztu beharko dugu zer ikuspegi dugun kalitatearen inguruan: zeren bila gabiltzan, zergatik eta zertarako. Ondoren, kudeaketa-sistema bat egituratu beharko dugu: zer egingo duen zeinek, noiz eta nola, nolako baliabideak erabilita… Azkenik, erabaki beharko dugu hizkuntzaren zer alderdi aztertuko ditugun eta zer irizpide erabiliko ditugun kalitate-berme gisa. Esan gabe doa, kalitate-sistema egoki batek aintzat hartu behar dituela komunikabidearen testuinguru soziolinguistikoa; komunikabidearen helburuak, barne-egitura eta baliabideak; eta hizkuntzaren kalitatearen inguruan gizartean aintzat hartzen diren irizpide nagusiak. Hori horrela, modulu honetan ez dugu kalitate-eredu jakin bat proposatuko. Horren ordez, “gida” moduko bat eskainiko dugu, hizkuntza-kalitatea kudeatzeko sistemak neurrira diseinatu, ezarri eta garatzeko.
Aukera izango dugu ezagutzeko komunikabide jakin batek (EITBk) ezarritako eredua xehe-xehe ezagutzeko. Eredu hori -bere horretan behintzat- beste edozein hedabidetara eraman ezin badaiteke ere, oso aintzat hartzeko modukoa da. Alde batetik, euskarazko komunikabideetan inork egin duen apusturik sendoena egin da EITBn honelako sistema bat martxan jartzeko. Bestetik, hizkuntza-kalitatea kudeatzeko sistema EITBren kalitate-sistema orokorrean integratzen dute; hau da, hizkuntza-kalitatea enpresaren zerbitzuaren kalitatearen aldagaitzat hartzen da EITBn. Bi arrazoi horiengatik, merezi du arreta jartzea EITBren ereduari.
Egitaraua:
1. Euskararen garabideak kalitatearen arrastoan
1.1. Euskararen hatsarreak eta garapena
1.2. Euskararen garapen estilistiko eta funtzionala
1.3. Garapenerako baliabideak eta tresnak
2. Hizkuntza-kalitatea MM&D komunikazioan: ikuspegiak, baliabideak eta irizpideak
2.1. Kalitate-ereduak: ikusmira orokorra
2.2. Kalitatea kudetzeko baliabideak: teknologia linguistikoen ekarria
2.3. Kalitate-irizpideak: estilo-liburuen ekarria
3. Hizkuntza-kalitatearen kudeaketa EITBn
Bibliografia
- Beloki, J (2008) “Euskara Hedabideetan” Euskara Hedabideetan: Euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan, 141-157.
- Berria. (2006) Estilo Liburua, Andoain.
- Egunkaria (2001) Estilo Liburua. Donostia.
- EITB. Zabalkunde orriak (1993tik 1996ra).
- ____, Zabalkunde orriak (2003tik gaur arte).
- ____, EITBrako hizkuntza funtsak (EITBren administrazio kontseiluak 2005ean onartua).
- ____, Bikoizketan Elkarlanean izeneko txostenak (K2000, Edertrack eta Irusoin bihoizketa estudioetan erabiliak 2004ra arte). (ETB, EDERTRACK, IRUSION, K2000).
- ____, (2006) Programa-kontratuaren balantzea.
- ____, (2008) Albistegietarako estilo-liburua.
- Elordui, A. & I. Zabala (2009) ‘Euskara Batuaren garapen lexiko-diskurtsiboa: batasunetik aniztasun funtzionalerantz’ASJU XLIII: 1-2 (2009), 231-246)
- ETBko Euskara Saila (1992). Euskal Telebistako programa bikoiztuetan erabilitako itzulpena: euskal hitz/erregistro berriak. Barne-txostena.
- ____, (2000). Tratamenduak ETBko fikzioan. Barne-txostena.
- ____, (2001). Hasiberriak. Euskararen gaineko irizpideak. Barne-txostena.
- Etxeberria, I. (1994) ‘Hizkuntz egokitasuna Euskal Telebistako saioetan’ Euskera XXXIX (2.aldia), 267-270.
- Euskaltzaindia (2000) Hiztegi Batua. Euskera 2000,2 (45 liburukia) Euskaltzaindia: Bilbo.
- ____, Hiztegi Batuko Irizpideak: 2. itzulia. Bilbo.
- Euskararen Aholku Batzordea (2004) Euskararen kalitatea. Zertan ari garen, zergatik eta zertarako. Eusko Jaurlaritza Argitalpen Zerbitzu Orokorra.
- Eusko Jaurlaritza (1998) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia in (www.euskara.euskadi.net).
- ____, (2008) XXI. Mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak. Euskara XXI. Mendeko hizkuntza bizia, egunerokoa eta noranahikoa. Oinarrizko txostena (2008 apirilak 29). Euskararen Aholku Batzordea. Kultura saila.
- Larrinaga, A. (2000a), “La subtitulación en ETB-1”. Proceedings of Mercator Conference on Audiovisual Translation and Minority Languages. Mercator: 27-33.
- ____, (2000b), “La traducción en ETB-1”. Proceedings of Mercator Conference on Audiovisual Translation and Minority Languages. Mercator: 139-147.
-
____, (2001), “Hizkuntza aldaerak telebistan” Euskaltzaindiaren Nazioarteko XV. Biltzarrean aurkezturiko txostena.
- ____, (2003), “Kaleko hizkera telebistako saioetan”. Bat Soziolinguistika-Aldizkaria, 48, 39-51.
- ____, (2004), “Hizkuntzalariak telebistagintzan” Senez 27, 145-151.
- ____, (2005), “Gazte hizkera telebistan” Gazte hizkera. Jardunaldien hitzaldiak eta ondorioak: 45-54.
- ____, (2008) “Terminologia kudeaketa euskal irrati telebistaren barruan”. Espezialitateko Hizkerak eta Terminologia Jardunaldietan aurkeztutako komunikazioa.
- Mendiguren Bereziartu, X. (1996) “Euskararen hizkuntz ereduaz eta kalitateaz zenbait gogoeta” Euskera XLI (2. aldia), 583-604.
- Zabalondo, B. (2004) “Zuzenketa Elkarlanean” Senez 27.
- Zalbide, M. (1987) “Hiztegigintza-Batzordea 1987 eta 1988rako egitasmoak” Euskera XXXII (2. aldia), 389-391.
- ZENBAIT EGILE (1994) Hizkera argiaren bidetik. Vitoria-Gasteiz: HAEE-IVAP.
- Zubimendi, J. R. (1997) “Euskararen kalitatea: zuzentasuna eta egokitasuna” Euskera XLII (2. Aldia), 705-709.
- ____, (1999) “Jagonet egitasmoaren aurkezpena Euskalgintzako profesionalei” Euskera XLIV, 1999, 2, 985-986.
- ____, (2004) Ortotipografia. Ikasmaterialen Estilo Liburuaren lehen atala. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz.
-
Zubimendi, J.R. & P. Esnal (1992) Idazkera-liburua, Eusko-Jaurlaritza.


