Literaturgintzatik komunikabideetara
Mota: Hautazkoa
Kreditu kopurua: ECTS 3 kreditu
Azalpena: Komunikabideek literaturaren hedapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea. Ildo horretatik, komunikazio alorrak literatura birsortu eta hedatzeko jorratzen dituen testu-genero nagusien oinarrizko baliabideak eskuratzea, eta testuen ekoizpen-jardueretan aplikatzea. Testuinguru komunikatiboaren aldagaiak kontuan hartuta, literatur edukiak multimedia komunikazioaren eskakizun eta baldintzetara egokitzea.
Irakaskuntza-metodologia: Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:
- Eskola magistralak (kreditu 1).
- Mintegi-orduak (0,5 kreditu).
- Ordenagailu-praktikak (1,5 kreditu).
Egitaraua:
1. Literatur komunikazioa eta hedabideak: hedabideen funtzioa literatura sistemaren errotzean
1.1. Literaturaren irakurbide sistemikoak
1.2. Euskal literatura sistemaren errotzea
1.3. Kultur kazetaritza eta euskal literatura sistema
2. Ziberliteratura
2.1. Ziberliteratura: literaturaren definizio berrietarantz
2.2. Ziberliteratura eta ziberkazetaritzaren arteko zubiak
2.3. Ziberliteratura eta genero literario berriak
3. Literaturaren birsorkuntza eta hedapena komukabideen esku
3.1. Literatur testuak hedatuz: argitalpena edo irakurketa (irrati, telebista eta prentsa idatzian)
3.2. Literatur testuak birsortuz: Literatur kritika (irrati, telebista eta prentsa idatzian)
3.3. Literatur ekimenak hedatuz eta birsortuz: Erreportajeak (irrati, telebista eta prentsa idatzian)
4. Adierazpide eta baliabide literarioak komunikabideetako testuetan
4.1. Adierazpide eta baliabide literarioak gidoigintzan (irrati eta telebistan)
4.2. Adierazpide eta baliabide literarioak zutabegintzan (irrati eta prentsa idatzian)
4.3. Adierazpide eta baliabide literarioak erreportajeetan (irrati, telebista eta prentsa idatzian)
4.4. Adierazpide eta baliabide literarioak prentsako komikigintzan
Bibliografia:
|


