Helburuak

Masterrak hiru lan ildo ditu:

  • Komunikatzeko gaitasuna garatzea, unibertso multimediaren komunikazio-egoera bakoitzean egokienak diren baliabideak aintzat hartuz;
  • Multimedia produktuen diseinuan eta ekoizpenean trebatzea, bereziki euskarri berrietan eta kazetaritza eredu emergenteak erakusten dituztenetan;
  • Masa-hedabideen merkatuan zein aldebikotasuna daukaten beste komunikabideen erabilpenak eta kontsumoak aztertzea, produktuen eraginkortasuna eta erakargarritasuna bermatzeko asmoz.

Multimedia eremuaren alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuz, unibertsitateko irakasleen eta ikerlarien ekarpenak eta eguneroko lanean komunikabideetan ari diren profesional kualifikatuak batu ditugu.