Baliabideak
Leioan kokatuta dagoen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen egoitza eraberrituan burutzen dira nagusiki Masterraren jardun teorikoak. Instalazio tekniko berri eta kalitatezkoak erabiltzen ditu Master honek: edizio-gelak, errealizazio-laborategiak, multimedia gelak, telebista platoak eta dokumentazio- eta bideoteka- zerbitzuak.
Praktikak direlako Masterraren osagarri garrantzitsuak, ikasleek aukera izango dute lan egiteko EITBren Bilboko egoitzan zein multimediatasuna jorratzen duten beste enpresa batzuetan ere (Elhuyar, Berria, Goiena, Argia, Tabakalera, Batura, UEU…). Lantoki horietako instalazioak eta tresneria eskura izango dituzte eta, enpresak esleituko dien tutore batek gidatuta, multimedia produktuak sortuko dituzte.





