MKM Bloga
Masterreko ekitaldien artean, aurten, Community Manager ikastaro berezia antolatu dugu. Usoa Agirre irakasle modura hartuta, otsailaren 1. 2, 6 eta 7an, arratsaldeko 6-8, sare sozialen kudeaketaz arduratzen direnen zereginak landuko ditugu.
Estatu espainiarreko komunikabideen egitura erakusten duen grafikoa kaleratu dute. Bertan talde mediatiko desberdinen pisua eta beraien artean dauden loturak ikusi daitezke.
Hemen ikusi daiteke: http://www.ymedia.es/mapa_de_medios.php
Oxfordeko Unibertsitateak hurrengo ekainaren 20, 21 eta 22rako Iberiar Ikasketen XV. Foroa antolatu du. Foro horretan lehenbiziko aldiz parte hartuko du euskarak, katalan, galego, portuges eta gaztelaniarekin batera. Paneletako mintzaldietarako proposamenak edo ponentziak aurkezteko epea irekita dago otsailaren 3ra bitartean. Interesdunek 200-250 hitz inguruko laburpenak bidali behar dituzte fisoxford@gmail.com helbide elektronikora aipatutako data igaro baino [...]